- Otsoen gaiaren inguruan 3 testu.
- Formulatutako helburuarekiko ekarpen eskasa dagoen moduan:
1. testuan gertakari bat ( Otsoa berriz agertu da EHn) arazo moduan planteatzen da eta konponbideak jarri arren, ahaleginak ez duela balio izan dio.
2. testuan gertakari hori onuratzat hartzen da, arazoa artzainen jarrera litzateke, eta horretan eragiteko konponbide-proposamenak egiten ditu.
3. testuan ez zaio arazoari zuzenean lotzen, otsoek eragin ditzaketen kalteak eta onurak aipatzen ditu.
PROPOSAMENA
Helburuari lotzeko egokiena 1 eta 3. testuarekin batera, 2. testua osotasunean ematea da, ikasleei, talde txikian, zeregin hau burutu dezaten eskatuz:
-Aztertu hiru testuak eta diotena kontuan hartuz esan:
a) Zein da gertakaria? (Otsoa berriz agertu da EHn)
b) Gertakari hori norentzat da arazo?
c) Zergatik?
d) Zein izan daitezke gertakari horren kausak?
e) Zein dira proposatutako konponbideak?
(3. testua “testu piratatzat” har daiteke, ez baitie ikasleei zeregina burutzeko beharrezko informaziorik ematen).