2010-10-13

5. jarduera: 14. or.

-   Otsoen gaiaren inguruan 3 testu.
-   Formulatutako helburuarekiko ekarpen eskasa dagoen moduan:
 1. testuan gertakari bat ( Otsoa berriz agertu da EHn) arazo  moduan planteatzen da eta konponbideak jarri arren, ahaleginak ez duela balio izan dio.
  2. testuan gertakari hori onuratzat hartzen da, arazoa artzainen jarrera litzateke, eta horretan eragiteko konponbide-proposamenak egiten ditu.
  3. testuan ez zaio arazoari zuzenean lotzen, otsoek eragin ditzaketen kalteak eta onurak aipatzen ditu.

PROPOSAMENA

Helburuari lotzeko egokiena 1 eta 3. testuarekin batera, 2. testua osotasunean ematea da, ikasleei, talde txikian, zeregin hau burutu dezaten eskatuz:
 -Aztertu hiru testuak eta diotena kontuan hartuz esan:
a)     Zein da gertakaria? (Otsoa berriz agertu da EHn)
b)     Gertakari hori norentzat da arazo?
c)      Zergatik?
d)     Zein izan daitezke  gertakari horren kausak?
e)     Zein dira proposatutako konponbideak?
 (3. testua “testu piratatzat” har daiteke, ez baitie ikasleei zeregina burutzeko beharrezko informaziorik ematen).

Eredua aztertzen atala


Sarrerako testua: arazo baten esplikazioa emateko, beharrezkoa da berau sorrarazi duten arrazoiak ematea (kausak) horrek konponbideak proposatzea ahalbideratzen baitu.

Eraginkorra eta sinesgarria izateko, kausak zein konponbideak ondo justifikatu beharra.

2. saioa

Saio hau urriaren 6an egin genuen.
Lehen zatian Almenen eta Gasteizko ikastola batean aurreko jardueran produzituriko emaitzak aztertu genituen. Gero Mikelek eman zizkigun hainbat aholku eta idatziz. Mikeleren beraren materiala da hemendik aurrera jasoko duguna jarduera bakoitzean. Urdinez datozenak irakasleak kontuan har ditzan jarritako oharrak dira, baina ez dira ikasleentzat. Hainbat egokitzapen proposatu zigun eta berak emaniko materialak jardueraz jarduera bereiztuko ditugu.

2010-09-02

4. jarduera: 11. or. Aurrebaluaketa

Hemen sorkuntza proposatzen da baina ez dago ezer planifikatuta.
Mikele Aldasorok jarduera zertxobait aldatzea proposatu digu eta emaitzak hurrengo bilerarako ekarri behar genituzke.
Dokumentu honetan dago ikasleekin egin beharreko lanketa.

  1. Iturriak dauden daudenean erabiliko ditugu, eta gero egindako egokitzapenen arabera ikasle bakoitzak izango du informaziaren kudeaketa bere kasa egiteko.
  2. Lehen bi orriak ("Talde txikian burutzeko zeregina" eta "Bi talderen arteko kontraste lana") bikoteka edo egingo dira. Hirugarrena ("Norberak osatzeko") ikasle bakoitzak bere kabuz.
  3. Eman jarduerarako denbora mugatua. Finkatu zenbat denbora izango duten ikasleek atal bakoitza betetzeko. Hori egin ezean muga barik luza daiteke lana.
  4. Jasoko ditugun emaitzak ez dira luze-luzeak izango: 5-6 lerrokoak gehien bat.
Hirugarren fasean (3. orria) oso garrantzitsua da lehen galderarekin hartzailearen esparrua mugatzea. Honen arabera erregistroa, testu-mota eta hainbat ezaugarri moldatu beharko dira.
Hirugarren galderan, testu-generoa, hainbat aukera izango ditu ikasleak: gutuna, emaila, ahozko azalpena... Azken kasu honetan grabaketa egiteko prest egon beharko dugu. Aukeratutako generoaren arabera bitartekoak eman beharko dizkiogu ikasleari edo informazio jasotzen lagundu (gutun edo idatzi formalak, administrazioko materiala, posta elektronikoan erabil daitezkeen "lizentziak",  e.a.
Sarrerak eta amaierak nola moldatu erakutsi, adibideen bitartez. Kasuak kasuan erabili behar diren arauak, edo orijiltasuna, e.a. Esaterako, aukeratutako ereduaren arabera egokia izan daiteke testua kopla batekin hastea eta atsotitz batekin egitea sarrera...
Sarrerak eta amaierak duten garrantziaz konturatu daitezela ikasleak.
Hau egindakoan, prozesu osoa burutzean, azken testua jasoko dugu eta ebaluatzeko irizpide hauek erabiliko ditugu:
  1. Pertinentzia. Aldez aurretik definitutako komunikazio asmoarekin bat dator testua? Komunikazio asmoa ondo bete du ikasleak? Komunikazio asmo hori dagokion hartzaileari eta ondo bideratuta dago? Oso garrantzitsua: ikasleak azaldu duen emaitzetako alderdi positiboak agerian jarri eta baloratu, ez markatu "akatsak" bakar-bakarrik.
  2. Koherentzia. Adierazle bi izango ditugu hemen kontuan:
    1. Ikasleak duen asmoa betetzeko emandako informazioa baliagarria da ala ez? Konponbidea arrazoiarekin lotuta dago?
    2. Kohesioaren azterketa. Ideien arteko kohesio elementuak ondo lotuta agertzen dira?
  3. Hizkuntz baliabideen erabilera zuzena. Hemen mugatu egin behar dira asko behatuko dugun hizkuntz baliabidea. Liburuan, esaterako, deklinabidea da kontuan hartzen dena. Irakasleak, taldearen egoeraren arabera edo nahi duen irizpidearekin, elementu bat ala beste izan dezake aztertzeko. Aldez aurretik mugatu zein den edo zeintzu diren behatuko diren osagaiak. 
Hiru irizpideok independienteak dira, hau da, akats bera ezin izango da hiru ataletan penalizatu.
Beste alde batetik, hemengo irizpideak minimoak dira. Batean huts eginez gero ezin izango da gainditu. Hala ere, 1. irizpideak eragina du 2.ean eta honek ere 3.ean.
Aholku moduan: ikasleei esan ez dela akats gramatikalik onartuko inondik eta inora ere. Lanen bat akatsekin heltzen bada bueltatu egingo da. Erabil ditzatela esku artean dituzten bitarteko eta estrategiak: hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak, ikaskideak, irakasleari egindako galerak... Ortografiaren zuzentasuna arazoa dugu ikasleen artean eta atal hau euren kabuz bideratu dezaten ahalegindu behar dugu irakasleak, garrantzia ematen diogula konturatu behar dute.

Proiektua: 10. or.

Proiektuaren aurkezpena dator puntu honetan.
Ikasle bakoitzari bere interesen arabera moldatzeko bidea emango diogu.
Gai orokorrak baino bideragarriagoak dira askotan arazo pertsonalak edo ikaslean hurbilean sentitzen dituenak.

3. jarduera: 9. or.

Kontuz! Galderei erantzun aurretik testuetan agerian jartzen den arazoa identifikatu beharko litzateke. Liburuan ez da halakorik aurreikusi.
Beste alde batetik ikasleen erantzunetatik kako-hitzak identifikatzen ahalegindu behar genuke. Esaterako arrazoia beharrean "kausa", "eragile", "faktore"... eta antzekoak erabiliko dituzte ikasleek. Konponbide adierazteko: "soluzioa", "problema saihestu" eta antzeko esapideak.
2. galdera nahiko ilun dago formulatuta, liburuaren autoreek arrazoia eta konponbidea hitzak ezkutatu nahi izan dituztelako. Ikasleek hobeto uler dezaten zabal-zabal eman bi hitz hauek edo, pista bezala, "eskema antzean" moldatzeko esan ikasleei (gidan agertzen den bezala).
Gaiaren identifikaziorako behar ditugun osagaiak:
  1. Gaia bera.
  2. Gaiaz esaten dena.
Hemendik abiatuta konponbidea osatu behar dugu.
Testuinguruko faktoreen analisia jarduera honetan ezinbestekoa da. Testuan nolako markak erabiltzen diren ikusi behar dugu.
Testuraen hartzailea identifikatzerakoan galdetu erantzuna emango duten ikasleei: Nor da hartzailea? Nola dakizu  hori dela? Zergatia adierazi behar dute, zertan oinarritzen diren erakutsi. Testuaren markak agertu behar dira hemen: Nor da "gu" batean eta bestean? Noiz hartzen du "ni" barruan eta noiz da hitz egiteko formula hutsa?
Denbora eman behar zaio ariketa honi. Testuaren muinera jo behar dute ikasleek eta erantzunen arrazoiak eskatu ahala ikasleek testua komentatzen ikasiko dute apurka-apurka.
Ariketa hau ikasle bakoitzak bakarka egin behar badu ere komeni da egin ostean informazioa denon artean partekatzea. Irakurketa erreflexiboa bideratu behar dugu hemen.
Behin eta berriz aurreratu dugunez, ariketan honetan arrazoi bakoitzaaren eta haren konponbidearen arteko lotura zuzena behin eta berriz markatzea komeni da, ikaslea konturatu dadin.

2. jarduera: 8. or.

Hemen ulermena landu beharko dugu.
Komeni da irakurri baino lehen ikasleei zein helbururekin arituko diren zehaztea. Horretarako aurretik irakurri behean dauden hiru galderak. Jar dezatela arreta horretan.
Jarduera hau bakarka egin beharko dute ikasleek. Hiru testuok irakurri ostean argi bereiztu beharko dute:
  1. Zeinek ematen duen informazioa, soil-soilik.
  2. Zeinek duen beste asmoren bat eta asmo hori zein den.
Ahoz partekatu beharko dugu informazio hau eta behin eta berriz, eten barik, galdetuko dugu zertan oinarritzen den ikaslea esaten duena esateko. Arrazonamendua garatzen lagundu behar diogu hemen. Ahoz  egitean arrazonamenduak egiteko arazoak edo ideia falta duten ikasleek heldulekuak jasoko dituzte.