Mikele Aldasorok jarduera zertxobait aldatzea proposatu digu eta emaitzak hurrengo bilerarako ekarri behar genituzke.
Dokumentu honetan dago ikasleekin egin beharreko lanketa.
- Iturriak dauden daudenean erabiliko ditugu, eta gero egindako egokitzapenen arabera ikasle bakoitzak izango du informaziaren kudeaketa bere kasa egiteko.
- Lehen bi orriak ("Talde txikian burutzeko zeregina" eta "Bi talderen arteko kontraste lana") bikoteka edo egingo dira. Hirugarrena ("Norberak osatzeko") ikasle bakoitzak bere kabuz.
- Eman jarduerarako denbora mugatua. Finkatu zenbat denbora izango duten ikasleek atal bakoitza betetzeko. Hori egin ezean muga barik luza daiteke lana.
- Jasoko ditugun emaitzak ez dira luze-luzeak izango: 5-6 lerrokoak gehien bat.
Hirugarren galderan, testu-generoa, hainbat aukera izango ditu ikasleak: gutuna, emaila, ahozko azalpena... Azken kasu honetan grabaketa egiteko prest egon beharko dugu. Aukeratutako generoaren arabera bitartekoak eman beharko dizkiogu ikasleari edo informazio jasotzen lagundu (gutun edo idatzi formalak, administrazioko materiala, posta elektronikoan erabil daitezkeen "lizentziak", e.a.
Sarrerak eta amaierak nola moldatu erakutsi, adibideen bitartez. Kasuak kasuan erabili behar diren arauak, edo orijiltasuna, e.a. Esaterako, aukeratutako ereduaren arabera egokia izan daiteke testua kopla batekin hastea eta atsotitz batekin egitea sarrera...
Sarrerak eta amaierak duten garrantziaz konturatu daitezela ikasleak.
Hau egindakoan, prozesu osoa burutzean, azken testua jasoko dugu eta ebaluatzeko irizpide hauek erabiliko ditugu:
- Pertinentzia. Aldez aurretik definitutako komunikazio asmoarekin bat dator testua? Komunikazio asmoa ondo bete du ikasleak? Komunikazio asmo hori dagokion hartzaileari eta ondo bideratuta dago? Oso garrantzitsua: ikasleak azaldu duen emaitzetako alderdi positiboak agerian jarri eta baloratu, ez markatu "akatsak" bakar-bakarrik.
- Koherentzia. Adierazle bi izango ditugu hemen kontuan:
- Ikasleak duen asmoa betetzeko emandako informazioa baliagarria da ala ez? Konponbidea arrazoiarekin lotuta dago?
- Kohesioaren azterketa. Ideien arteko kohesio elementuak ondo lotuta agertzen dira?
- Hizkuntz baliabideen erabilera zuzena. Hemen mugatu egin behar dira asko behatuko dugun hizkuntz baliabidea. Liburuan, esaterako, deklinabidea da kontuan hartzen dena. Irakasleak, taldearen egoeraren arabera edo nahi duen irizpidearekin, elementu bat ala beste izan dezake aztertzeko. Aldez aurretik mugatu zein den edo zeintzu diren behatuko diren osagaiak.
Beste alde batetik, hemengo irizpideak minimoak dira. Batean huts eginez gero ezin izango da gainditu. Hala ere, 1. irizpideak eragina du 2.ean eta honek ere 3.ean.
Aholku moduan: ikasleei esan ez dela akats gramatikalik onartuko inondik eta inora ere. Lanen bat akatsekin heltzen bada bueltatu egingo da. Erabil ditzatela esku artean dituzten bitarteko eta estrategiak: hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak, ikaskideak, irakasleari egindako galerak... Ortografiaren zuzentasuna arazoa dugu ikasleen artean eta atal hau euren kabuz bideratu dezaten ahalegindu behar dugu irakasleak, garrantzia ematen diogula konturatu behar dute.
No comments:
Post a Comment