2010-09-02

1. jarduera: 6. or.

Lehen zatia talde txikietan lantzea komeni da. Taldeko 2 edo, asko jota, 3 kide.
Ikasle guztiek gai izan behar dute grafika irakurtzeko. Dena dela, ariketa ahoz berrikustean denek modu egokian interpretatu dutela ziurtatu behar dugu (kopuruen, zenbakien,. portzentaien interpretazioa, koloreen esanahia, e.a., e.a.).
Erremate bezala datuak noizkoak diren azter daiteke eta ikasleentzako ariketa polita izan daiteke azken urteotako datuekin hornitzea informazioa (internetera, komunikabideetara edo Eustat-eko datuetara jota).
Ahoz egitea komeni da ere helburua ideiak partekatu, iradokizunak eman eta ikasle bakoitzak bere ideiak sortzen laguntasuna ematea delako. Ideiak dira nagusi hemen eta ez ortografia, esaterako.
Hori dela eta irakasleak arbelean jaso ditzake taldean sortzen diren gaiak, ikasle guztien aurrean modu egokian aurkeztu daitezen.
Gero gai bakoitzeko ikasle bakoitzak zehatz azaldu beharko du:
  1. Idatzi duen gai hori zergatik den berarentzat arazo.
  2. Arazo bakoitzaren kausa batzuk idatzi (ez justifikatu) eta konponbideak identifikatu beharko ditu.
Hasiera-hasieratik gogoan izan beharko du irakasleak kausak konponbidearekin lotura zuzena izan behar duela. Bataren eta bestearen artean loturarik ez badago arazo-konponbidea egitura ezin izango du egokitu ikasleak.
Jarduera honetan, ikasleak idatziz egingo balu ere, inportanteena ideiak ahoz azaltzeko gai izan dadila izango da. Entzuteari eta esateari emango diogu lehentasuna.

No comments:

Post a Comment