2010-09-02

Lehen saioa: 2010-09-02

Saio honetan iragarri zaigunez guztira 3 bilera izango ditugu. Gaurkoa eta beste bi: urriaren 6an, bata, eta azaroaren 10ean, bigarrena.
Lehenik eta behin mintegiaren aurkezpeneko powerpointa erakutsi zaigu. Kopia bana egingo dizuegu paperean Almeneko eta Gaztelupeko DBHko irakasleei.
Saioaren bigarren zatian liburuko lehen 4 jarduerak aztertu ditugu. Jarduerak ikusi ahala Mikele Aldasorok ikasgelan erabiltzeko hainbat aholku eman digu.
Jarduera hauek landu eta, ahal dugun neurrian, jasotako emaitzak eta ikasleen lanak mintegira ekartzea eskatu zaigu.
Unitatearen lanketan sor daitezkeen arazoak, ideiak, iradokizunak... bileretara joango garen ordezkarien bitartez transmititzea gauza ona izango litzateke. Gu geu, ahal den neurrian, blog honetan jasotako informazioa eta materiala irakasle taldearen esku uzten ahaleginduko gara.

No comments:

Post a Comment