2010-09-02

3. jarduera: 9. or.

Kontuz! Galderei erantzun aurretik testuetan agerian jartzen den arazoa identifikatu beharko litzateke. Liburuan ez da halakorik aurreikusi.
Beste alde batetik ikasleen erantzunetatik kako-hitzak identifikatzen ahalegindu behar genuke. Esaterako arrazoia beharrean "kausa", "eragile", "faktore"... eta antzekoak erabiliko dituzte ikasleek. Konponbide adierazteko: "soluzioa", "problema saihestu" eta antzeko esapideak.
2. galdera nahiko ilun dago formulatuta, liburuaren autoreek arrazoia eta konponbidea hitzak ezkutatu nahi izan dituztelako. Ikasleek hobeto uler dezaten zabal-zabal eman bi hitz hauek edo, pista bezala, "eskema antzean" moldatzeko esan ikasleei (gidan agertzen den bezala).
Gaiaren identifikaziorako behar ditugun osagaiak:
  1. Gaia bera.
  2. Gaiaz esaten dena.
Hemendik abiatuta konponbidea osatu behar dugu.
Testuinguruko faktoreen analisia jarduera honetan ezinbestekoa da. Testuan nolako markak erabiltzen diren ikusi behar dugu.
Testuraen hartzailea identifikatzerakoan galdetu erantzuna emango duten ikasleei: Nor da hartzailea? Nola dakizu  hori dela? Zergatia adierazi behar dute, zertan oinarritzen diren erakutsi. Testuaren markak agertu behar dira hemen: Nor da "gu" batean eta bestean? Noiz hartzen du "ni" barruan eta noiz da hitz egiteko formula hutsa?
Denbora eman behar zaio ariketa honi. Testuaren muinera jo behar dute ikasleek eta erantzunen arrazoiak eskatu ahala ikasleek testua komentatzen ikasiko dute apurka-apurka.
Ariketa hau ikasle bakoitzak bakarka egin behar badu ere komeni da egin ostean informazioa denon artean partekatzea. Irakurketa erreflexiboa bideratu behar dugu hemen.
Behin eta berriz aurreratu dugunez, ariketan honetan arrazoi bakoitzaaren eta haren konponbidearen arteko lotura zuzena behin eta berriz markatzea komeni da, ikaslea konturatu dadin.

2 comments:

  1. Oharra:
    Ariketa hau egiteko bi saio behar izan ditugu.
    1.Lehenengo saioan ikasleek ordu osoa behar izan dute ariketa egiteko.
    2.Bigarren saioan zuzenketa egin dugu

    ReplyDelete
  2. Ariketa hau egiteko ikasleek kolore ezberdinetan azpimarratu dute testua,arazoa,kausak eta konponbideak identifikatzeko.

    Igorlearen inguruko informaizoa ere azpimarratu dute.

    Zuzenketa powert pointaren bitartez egin da.Hona hemen lotura:
    https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/presentation/d/1yjWszxhZ2k1Rb5WRZBk2YHy8BaqFaVK1XSr71guInVE/edit#slide=id.p4

    ReplyDelete